0
Kolaborazioak Zineman
0
Urteak Argiztapen Zerbitzuetan
+
0
Egindako Lanak

ARGILUN ZURE ESKURA

Argilunen aldaketei ongi etorria eman nahi dizkiegu, etorkizuna ez gaitu beldurtzen. Gure zerbitzuak orain arte bezala izaten jarraitzen badu, emaitzak bere neurri aproposean etorriko dira. Gaur egun, gure web orrialdea berritzen ari gara eta gure komunikazioari buelta bat eman nahi diogu. Maila ematea espero dugu!

Txema Areizaga

Argazki Zuzendaria / Argiluneko Kudeatzailea

ARGILUN

1991. urtean hasi ginen argiztapen lanetan. Hasiera batean ez genuen ez material ez gaur egun ditugun baliabideak, baina bagenuen norabide zuzen eta argi bat eta gogoak soberan. Aurrera jarraitzeko gogoa gure eguneroko funtzesko osagarri bat da.

25 urte hauetan denetarik izan dugu: filmak, telesailak, publizitatea… futbol taldeak eta guzti. Enpresa ugariekin lan egiteko aukera izan dugu eta horrela izatea gustatuko litzaiguke etorkizunean.

GURE ESPERIENTZIA

Agrietaren Zerbitzuak - 28 urte
Kolaborazioak Zineman - 92
Urteak telebistan - 25

NORTASUN KORPORATIBOA

Argilunen argiztapen zerbitzuak zure eskura jartzen ditugu. Hona hemen jakin beharreko informazioa gure nortasun korporatiboari buruz:

 

Xedea

“Zure ikus-entzuneko proiektuak argitzeko prest gaude”

Ikuspegia

“Euskadi mailan enpresa erreferente izan nahi dugu argiztapen zerbitzuetan”

Baloreak

Zure ikus-entzuneko proiektuak argitzeko prest gaude, horretarako zenbait balore errespetatzen ditugu eta gure lan egiteko moduan erakutsi nahi ditugu.

Errespetua

Gure bezeroak errespetatu, gure ofizioa errespetatu, eta gure langile guztiak errespetatzea gure nortasunean dago eta horrela izaten jarraitzea gustatuko litzaiguke.

Gardentasuna

Argilunen komunikazioa ahalik eta ulertgarriena egin nahi dugu. Gure bezero eta langileekin hitz egitea gustoko dugu eta beraien iritzi eta aholkuak kontuan hartzen ditugu edozein momentutan.

Profesionalak

Zure proiektuetarako gure zerbitzuak kontuan har ditzazun era profesionalean egiten dugu lan.

LANKIDETZAK